Enpresa: pertsonen proiektu partekatua eta gehiago

Hain gaude egunerokoan murgilduta, kudeaketaren edo zereginak betetzearen esparruan, non ahaztu egiten baitugu enpresa-proiektuari egiten diogun ekarpenaren eta, batez ere, enpresako bizitzaren bidez egiten dugun garapen pertsonalaren funtsezko zentzua. Ziur aski, enpresa-jardueran harreman-bide gisa onartu dugun norgehiagoka-dialektikak zerikusi handia du. Eta kontzientziaz ohartarazi nahi dut, gure erantzukizuna baita dinamikak direnak izatea eta ez beste batzuk. […]