nortzuk gara
HELBURUA
Artizarra Fundazioan Euskadiko eta Nafarroako bizi-baldintzak hobetzeko eta etorkizunean jasangarritasuna bermatzeko lan egiten dugu. Irabazi asmorik gabeko fundazioa gara, inpaktu sozial eta ekonomiko positiboa sortzeko gai diren lankidetza–ekimenak bultzatzeko asmoz sortua.
MISIoa
Enpresen inbertsioa dinamizatzea eta talentua erakarri Euskadi eta Nafarroarantz, lurraldearen erakargarritasuna sustatuz pertsonen eta enpresen errotzea errazteko. Gure helburua inpaktu sozial eta ekonomiko positiboa sortzen duten proiektuak bultzatzea da, gizartearen garapen iraunkorrari lagunduz.
"doers"
orientazioa
Artizarra Fundazioan DOers-ei laguntzen diogu: enpresa eta gizarte proiektuen bidez etorkizun hobea eraikitzeko lan egiten duten pertsona anitzak. Enpresa eta gizarte-proiektuetako liderretatik hasi eta garapen bidean dauden ekintzaile, ikasle eta profesionaletaraino.
Aniztasuna bere forma guztietan baloratzen dugu: formazioa, generoa, adina, jatorria eta kultura, uste baitugu perspektiben aniztasuna funtsezkoa dela berrikuntza, eragin soziala eta lurralde-eraldaketa sortzeko. Gure ikuspegiak aldaketarako eragile horiek ahalduntzea du helburu, beren proiektuek Euskadin eta Nafarroan etorkizun iraunkorragoa eta oparoagoa izan dezaten.
PRINTZIPIOAK
KURIOSITATEA
Jarrera irekia eta etengabeko ikaskuntza. Grina, dedikazioa eta iraunkortasuna, anbizioa emaitza bihurtzeko.
LANKIDETZA
Talde-lana pertsonekin eta erakundeekin, balio soziala sortuko duten proiektu partekatuak sortzeko.
GARDENTASUNA
Comunicación clara y abierta para que todos entiendan qué es Artizarra y el impacto que generamos.
PROFESIONALTASUNA
Komunikazio argia eta irekia, denek uler dezaten zer den Artizarra eta zer eragin sortzen dugun.
INDEPENDENTZIA
Kanpoko baldintzatzailerik gabeko erabakiak. Neutraltasun politikoa eta benetako gizarte-konpromisoa.
IKUSPEGI OROKORRA
Begirada lokala eta globala aldi berean. Irtenbide berritzaileak, gure inguruneko arazoei erantzuten dietenak eta kanpoan inspirazio iturri izan daitezkeenak.patronoAK
Patronos Fundación Artizarra

Jon de Lapatza Benito
Patrono lehendakaria

Ignacio Martín
Patrono lehendakariordea

Pío Aguirre
Patrono idazkaria

Jon Ander De las Fuentes
Patronoa








